2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Alkateordeak izendatzea
Aintzat harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8 artikuluak honako hau xedatzen duela: "Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei lotuko zaizkie". Garesko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko uztailaren 10ean, 40. Ebazpena eman zuen, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak arautzen duen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluko d) letran zein 52. eta 53. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia:
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Jon Ciriza Murugarren eta Beatriz Ordoñez Ancín zinegotziak izendatzea lehen eta bigarren alkateorde, hurrenez hurren.
Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarra eratzea. Horren kide izanen dira alkatea (zeina burua ere izango baiten), Jon Ciriza Murugarren eta Beatriz Ordoñez Ancín.
Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, kargua onartzen ote duen azal dezan eta aipatu izendapenaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarkien taulan sar dezaten.
Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran. Izendapenak indarra hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.
Garesen, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2311669