2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Udalak honako erabaki hau hartu zuen 2023ko ekainaren 28an egindako ohiko bilkuran, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
ERABAKITZEN DA:
1.–Honako ordainsari edo bilkura-sari hauek ezartzea udalkideentzat, karguan jarduteagatik eta Udalaren bilkuretara egiazki joateagatik:
–Alkatetza: Udalak, Alkatetza karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 5.154,60 euro ordainduko du urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.
–Gainerako udalkideak: Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 84 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko, eta 50 euro, berriz, sortzen diren informazio batzordeetara egiazki joateagatik.
2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, baldin badaude behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik. Aplikatuko dira Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileendako ordainsari arloan urtero ezartzen diren zenbatekoak.
3.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.
Metautenen, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2311396