2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Alkateordea izendatzea
Metautengo Udaleko alkate Oihana Beraza Martínezek ebazpen bat eman du ekainaren 22an. Honela dio haren xedapen zatiak:
Lehenbizikoa.–Cristina Zudaire Landa zinegotzia izendatzea lehen alkateorde.
Bigarrena.–Izendatuari dagokio Alkatetza hau ordezkatzea eskudantzia guztietan, alkatea kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo hutsik gelditzen denean, aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hori posible bada.
Orobat, besterik gabe ordezkatuko nau, ez dudanean mintzatzerik edo esku hartzerik bilkuretako aztergairen bati buruz, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluari (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak).
Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onar dezan.
Laugarrena.–Iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bertan sar dezaten, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Hala ere, izendapenak indar hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.
Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.
Metautenen, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Oihana Beraza Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2311391