173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MEANOKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2023ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 230,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.110,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.400,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.812,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 2.340,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 41.640,69 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 80.532,69 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 29.930,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.550,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 49.052,69 euro

Gastuak, guztira: 80.532,69 euro.

Meanon, 2023ko abuztuaren 3an.–Kontzejuburua, José María Sáez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2311478