173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Martzillako Udalak, 2023ko uztailaren 26an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehena.–Udal honetako alkate udalburu M.ª Esther Villanueva Ucar-i dedikazio esklusiboa aitortzea karguan aritzeko. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, eta urtean 36.000 euroko ordainsari gordina jasoko du dedikazio esklusibo hori dela eta.

Bigarrena.–Aritz Laparra Garridori dedikazio partziala aitortzea, eta 4.200 euroko ordainsari gordina esleitzea urtean. (Hilero ordainduko da).

Hirugarrena.–Raquel Fernández Ayensari dedikazio partziala aitortzea, eta 4.200 euroko ordainsari gordina esleitzea urtean. (Hilero ordainduko da).

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75,5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ordainsari hauek onetsi dira kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik:

Lehena.–Osoko bilkuretara joateagatik 155 euro ordainduko dira bilkura bakoitzeko, eta gehienez 2.200 euro jasotzen ahalko dira urtean.

Bigarrena.–Zinegotzi karguan aritzeagatik eragindako gastuak Nafarroako Gobernuak haren langileriarentzat ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Hirugarrena.–Ezartzea ordainsari guztien atzeraeraginezko efektua 2023ko ekainaren 17tik, hau da, Udalbatza eratu eta alkatea aukeratu zen egunetik.

Laugarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikulua betez.

Martzillan, 2023ko uztailaren 27an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2311540