2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Cintruenigoko Udalak, 2023ko uztailaren 31n egin osoko bilkura berezian, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
"Ikusirik Alkatetzak egin duen proposamena, Udalbatzako kideek beren karguan dedikazio esklusiboan edo partzialean aritzeagatik jaso beharreko ordainsarien gainean.
Kontuan hartuta Udal kontu-hartzailetzak 2023ko uztailaren 7an egindako txostena erabaki honek eragiten duen gastuari buruz eta ikusirik honako hauen edukia: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75 bis eta 75 ter artikuluak; Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikulua eta hurrengoak eta 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 23ko 31/2022 Legearen hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.
Ikusirik Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2023ko uztailaren 12ko irizpena.
ERABAKITZEN DA:
1. Óscar Bea Trincado dedikazio esklusiboan arituko da alkatearen karguan, eta 41.099,10 euroko (berrogeita bat mila eta laurogeita hemeretzi euro eta hamar zentimo) ordainsari gordina jasoko du urtean; Cintruenigoko Udalak bere gain hartuko du dagozkion enpresa kuoten ordainketa. Osoko bilkurak erabaki hau hartu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.
2. Dedikazio esklusiboa daukan kargurako ezarritako ordainsaria urtero berrikusiko da, Udalaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.
3. Udalbatzako kideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordainduko zaizkie; aitzinetik, justifikatu eta baimendu beharko dira.
4. Indarrik gabe uzten da Cintruenigoko Udalaren osoko bilkurak 2019ko uztailaren 23an hartutako erabakia ordainsariei buruz.
5. Erabaki hau Alkatetzari eta Kontu-hartzailetzari jakinaraziko zaie, eta espedienteari gehituko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki-taulan argitaratuko da".
"Ikusirik udalburuak egindako proposamena Udalaren kide anitzeko organoen bilkuretan egiazki parte hartzeagatik dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten udalkideei ordainduko zaienari buruz.
Kontuan hartuta Udal kontu-hartzailetzak 2023ko uztailaren 7an egindako txostena erabaki honek eragiten duen gastuari buruz eta ikusirik honako hauen edukia: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75 bis eta 75 ter artikuluak; Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikulua eta hurrengoak eta 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 23ko 31/2022 Legearen hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.
Ikusirik Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2023ko uztailaren 12ko irizpena.
ERABAKITZEN DA:
1. Udalaren kide anitzeko organoen bilkuretan egiazki parte hartzeagatik honako zenbateko hauek ordainduko zaizkie dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten udalkideei:
–150 (ehun eta berrogeita hamar) euro osoko bilkura bakoitzeko.
–35 (hogeita hamabost) euro Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura bakoitzeko.
–35 (hogeita hamabost) euro informazio batzorde bakoitzeko.
Horrek guztiak Osoko Bilkurak erabakia hartu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.
2. Kide anitzeko organoen bilkuretara egiazki joateagatik ordaintzeko ezarri diru-kopuruak urtero berrikusiko dira, Udalaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.
3. Udalbatzako kideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordainduko zaizkie; aitzinetik, justifikatu eta baimendu beharko dira.
4. Indarrik gabe uzten da Cintruenigoko Udalaren osoko bilkurak 2019ko uztailaren 23an hartutako erabakia bilkura-sariei buruz.
5. Erabaki hau udal taldeei eta Kontu-hartzailetzari jakinaraziko zaie, eta espedienteari gehituko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki-taulan argitaratuko da.
Cintruenigon, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2311544