2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea
Argitara ematen da Oltza Zendeako Udalak 2023ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren edukia, alegia, eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzeari buruzkoa; hori guztia honako artikuluetan xedatua betez: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2586/1986 Errege Dekretuaren 51. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 22.4 artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 35. artikulua. Hona hemen erabakiaren xedapen-zatiak dioena, hitzez hitz:
Lehena.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku eginkizun hau uztea:
–Prezio publiko, tarifa eta ondare-prestazioak ezarri eta aldatzea, ez badira zergazkoak, eta aplikatzekoak diren Osoko Bilkurak onetsitako ordenantza arautzaileetan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.–Eskuordetzak bere baitan biltzen ditu bai zuzendaritza eta kudeaketako ahalmenak, bai eta hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere
Hirugarrena.–Osoko bilkura honek noiznahi bereganatzen ahalko du, banan-banan, eskuordetutako eskumenen esparruko edozein gai, eta horren gaineko ebazpena eman.
Laugarrena.–Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteak, indarra izan dezan, batzar horren beraren onarpena behar du. Eskuordetzea onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina, Tokiko Gobernu Batzarrak eskuordetzea egin duen organoari ez badio berariaz adierazten ez duela eskuordetzea onartzen. Orobat, berariaz onartzen ahalko da erabaki hau Tokiko Gobernu Batzarrari jakinarazteko bilkuran berean.
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da, orok jakin dezan.
Seigarrena.–Erabaki honetan aurreikusten ez den orotan Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak aginduko dute, arau horiek eskuordetze hauetarako ezartzen dituzten erregelen esparruan.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Oltza zendean, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2311486