173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Eskuordetzea, Herritar eta Komunitate Politiken Udal Batzordearen burutzarena

Alkatetzaren 2023ko abuztuaren 3ko 948/2023 Ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

1.–Cambiando Contigo/Zurekin Aldatuz udal taldeko Lurdes Garrido Beltzari eskuordetzea Herritar eta Komunitate Politiken Batzordeko burutza.

2.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onar dezan. Eraginkorra izan dadin, zinegotzi ordezkariaren onarpena beharko da, eta ulertuko da onarpena isilbidez eman dela, baldin eta ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hiru egun baliodunean ez bazaio udal honetako Alkatetzari kontrakoa adierazten.

3.–Aipatu eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ere ikusgai jartzea.

4.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkuran.

5.–Eskuordetzeak indarra hartuko du ebazpen honen biharamunean.

Burlatan, 2023ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2311537