2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOGOITIKO KONTZEJUA
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da Kontzejuaren 2023ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 17an.
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.600,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 94.000,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 910,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.240,02 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 102.750,02 euro.
GASTUAK:
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 53.970,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.580,00 euro.
Gastuak, guztira: 56.550,00 euro.
Berriogoitin, 2023ko abuztuaren 9an.–Kontzejuko burua, Javier Jáuregui de Carlos.
Iragarkiaren kodea: L2311682