2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Berbintzanako Udalak, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkura berezian, jarraian ageri den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hauxe dio haren xedapen zatiak:
Lehena.–Araubide hau eta dieta hauek onestea udalkideentzat:
1. Alkatea: 3.320 euro gordin urtean (dedikaziorik gabe).
Dieten igoera urtero eguneratuko da, Nafarroako KPIaren arabera.
2. Zinegotzi ordezkariak: 3.320 euro gordin urtean (dedikaziorik gabe).
Dieten igoera urtero eguneratuko da, Nafarroako KPIaren arabera.
3. Zinegotzi sinpleak: 525 euro gordin urtean (dedikaziorik gabe).
Dieten igoera urtero eguneratuko da, Nafarroako KPIaren arabera.
Bigarrena.–Erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da, eta ondorioak izanen ditu aurtengo ekainaren 17tik aurrera; hori dena jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berbintzanako Udalaren iragarki-taulan, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta aplikatuz lege-testu bereko 21.1.r) artikuluan xedatutakoa.
Berbintzanan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2311565