173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Basaburuko udaletxean egingo den 2023/3 ezkontza dela eta, Basaburuko Udaleko alkateak, Herri-administrazioen araubide juridikoari buruzko 2015/40 Legearen 9. artikuluaren eta Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erreglamenduaren 43. artikuluaren arabera, 2023ko abuztuaren 10ean, 2023/1995 alkate ebazpenean erabaki du:

1.–Udal honetako zinegotzia den Alaia Etayo Oronozi eskuordetzea 2023/3 zenbakidun ezkontza zibila egiteko ahalmena; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, ezkongaiek erabakitzen duten datan.

3.–Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzea.

Basaburuan, 2023ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2311743