173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Arantzako Udaleko jarduneko alkateak, 2023ko abuztuaren 9an, ondoan eta osoki idatzirik dagoen ebazpena onetsi du:

"Ikusirik ni, Dabid Iturria Almandoz, Arantzako alkatea, 2023ko abuztuaren 21etik 27ra herritik kanpo egonen naizela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa:

"3. Alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)."

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. eta harekin bat datozen artikuluetan xedaturikoa.

EBATZI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak alkateordea den Eneko Sarrias Zoco jaunaren esku uztea 2023ko abuztuaren 21etik 27ra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arantzako herriko etxeko iragarki-taulan argitaratzea; hori guztia, 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedaturikoa bete beharrez.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, ohartaraziz, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedaturikoaren arabera, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

4. Ebazpen hau Arantzako Udaleko osoko bilkurari jakinaraztea egiten den hurrengo bileran, aipaturiko Errege Dekretuaren 44.4. artikuluan xedaturikoarekin bat eginez."

Arantzan, 2023ko abuztuaren 9an.–Jarduneko alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2311680