172. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 19/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 17koa, Juan Cruz Cigudosa García jauna Nafarroako Gobernuko kontseilari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 4., 39., 40.1 eta 50. artikuluetan ezarritakoaren babesean,

DEKRETATZEN DUT:

1. Juan Cruz Cigudosa García jauna Nafarroako Gobernuko kontseilari izendatzea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko titularra izan dadin.

2. Juan Cruz Cigudosa García kontseilariari agintzen diot Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularra izan dadin aldi baterako, hango titularra karguaz jabetu arte.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 17an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2311890