171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

157/2023 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Deierriko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2022ko abenduaren 1ean, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak) I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu zituen honako instalazio honetarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:

–Eskatzailea: I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientearen kodea: SAT11438 (N/Erref.: 2022-136 Hemag; Obra 101096683).

–Instalazioaren tokia: Deierriko udal-mugartea.

–Helburua: hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Exekuzio materialaren aurrekontua: 112.859,94 euro.

–Ezaugarri teknikoak: "4680 L03 Estella-Urederra" izeneko 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linea 30. eta 32. euskarrien artean lurperatzea eta aireko linea eta "El Chaparral" TZ berritzea. Honako hauek dira eginen diren jarduketa nagusiak:

  • Linearen 428 metroko tarte bat lurperatzea: 293 metro, 30. euskarriaren ALPtik (ordezkatu beharrekoa) "El Chaparral" TZra, eta 135 metro, "El Chaparral" TZtik 32. euskarriko ALPraino. HEPRZ1 12/20 kV 3(1x240) mm² Al + H16 motako eraolea erabiliko da.
  • Aireko linea berritzea, 29. eta 30. euskarrien artean, 30. eta 1801. euskarrien artean, eta 32. eta 33. artean, eroalea eta 30., 32. eta 33. euskarriak aldatuta eta 31. euskarria desmuntatuta.
  • "El Chaparral" TZan 50 kVA-ko transformadorearen ordez 630 kVA-koa jartzea, eta dauden gelaxken ordez lineako bi posizio eta transformadorea babesteko posizio bat jartzea (2L+1P).

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera jendaurrean izan zen hogeita hamar egun baliodunez, iragarki bat argitaratu baitzen 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ekoan, eta Diario de Navarra egunkarian (2023ko urtarrilaren 17koan), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Halaber, dokumentazioa Deierriko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Ez da alegaziorik jaso.

Bestalde, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, proiektuaren separata igorri zen Deierriko Udalera, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, Ebroko Konfederazio Hidrografikora eta Telefónica de España SAUra, eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zitezen hogeita hamar eguneko epean, eta baldintza teknikoak ezar zitzaten, hala bazegokion. Horren ondorioz, txosten hauek daude zerbitzu honetan:

–2023ko urtarrilaren 19ko txosten batean Telefónica de España SAUk dio ez duela aipatu proiektuaren exekuzioari kontrako eragozpenik, indarreko araudia betetzen bada telekomunikazioko lineen paralelismo eta gurutzaketei dagokienez, eta, bereziki, Goi eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak.

–2023ko otsailaren 15ean, Zainketa Zerbitzuak adierazi zuen sustatzaileak, foru-titulartasuneko errepideak ukitzen dituenean, AOP 2023/68 baimenean ezarritako baldintzak bete beharko dituela, baimen hori Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsi zela, gaur egun izapidetzen ari dela eta interesdunari igorriko zaiola.

–2023ko ekainaren 20ko txosten baten bidez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Uren Komisariako Jabari Publiko Hidraulikoaren Kontrol Arloak jakinarazi zuen ezen, obrak hasi aurretik, I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUk arroko erakunde horren baimena eskatu eta lortu behar duela, eta, nolanahi ere, proposatutako jarduketa bat datorrela uren indarreko legeriak zehaztutako baldintzekin, eta, beraz, baimendu egin daitekeela.

Espedientean jasota daude, batetik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 17ko 68E/2023 Ebazpena, lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak egiteko baimena ematen duena, eta, bestetik, Biodibertsitate Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 26ko 261E/2023 Ebazpena, aldeko ingurumen-inpaktuaren txostena egiten duena, ebazpenetan bertan jasotako zehaztapenak kontuan hartuta.

Adierazitakoarekin eta espedientean dagoen dokumentazioarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea, aurkeztutako proiektua onestea eta hogeita lau hilabeteko epea ematea lanak egiteko.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei (eranskinaren arabera), eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Deierriko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko uztailaren 31n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Jabea

Katastroko erreferentzia

Udalerria

Pol.

Lurz.

Lur mota

Laborea

Azalera

(m²)

Sarbide berriak

Ordeztu beharreko euskarriak

Aldi baterako okup.

Luzera (m)

Azalera (m²)

Zenbakia

Azalera (m²)

Azalera

(m²)

Eraulgo Kontzejuaren herri-lurrak

310000000002231097UX

Deierri

17

260

Basoa-Larreak

Larreak

54.044,21

44

131

33

2,79

181

Jose María Iliberri Armañanzas

310000000002375760GF

Deierri

16

692

Basoa-Larreak

Askotariko zuhaitzak

6.017,63

32

15,59

50

Iragarkiaren kodea: F2311331