3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/01155 NL/-- espedientea. Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea, Leitzan
Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.
Ofizioz ireki da espedientea.
Emakidaren titularra: Martín José Zabaleta Cestau.
Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.
Azkendu beharreko aprobetxamenduaren emaria: 0,001 l/s.
Tokia: Sakulu auzoa.
Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).
Erabilera: abeltzaintzarako eta etxerako (edateko izan ezik).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Leitzako udal mugartean (Nafarroa) Sakulu auzoan dagoen izenik gabeko iturburu batetik 0,001 l/s-ko ur aprobetxamendua egiteko eskubidea azkentzea. Eskubide hori Martín José Zabaleta Cestau jaunari eman zitzaion abeltzaintzarako eta etxeko erabileretarako (edateko izan ezik). Arrazoia da kontzesiorako epea bukatu dela.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko abuztuaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Iragarkiaren kodea: E2311379