171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/01152 NL/-- espedientea. Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea, Leitzan

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz ireki da espedientea.

Emakidaren titularra: M.ª Carmen Zabaleta Cestau.

Ibaiaren edo errekaren izena: Ur Freskoa.

Azkendu beharreko aprobetxamenduaren emaria: 54,79 l egunean.

Tokia: Sakulu auzoa.

Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: suteen aurkako depositua betetzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Leitzako udal mugartean (Nafarroan), Sakulu auzoan dagoen Ur Freskoa iturburutik 54,79 l/eguneko ur aprobetxamendua egiteko eskubidea azkentzea. Eskubide hori M.ª Carmen Zabaleta Cestau andreari eman zitzaion, urtean bi aldiz suteen aurkako depositu bat betetzeko. Arrazoia da kontzesiorako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko abuztuaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Iragarkiaren kodea: E2311378