3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/01154 NL/--. Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea, Leitzan
Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.
Ofizioz ireki da espedientea.
Emakidaren titularra: Antonia Zabaleta Cestau.
Ibaiaren edo errekaren izena: Pagondo Iturri iturburua.
Azkendu beharreko aprobetxamenduaren emaria: 0,001 l/s.
Tokia: Sakulu auzoa.
Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).
Erabilera: abeltzaintzarako eta etxerako (edateko izan ezik).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Aprobetxamendurako eskubide hau azkentzea: 0,001 l/seg-ko ur-emaria hartzea Pagondo iturritik, Sakulu auzoan, Leitzako udal mugartean (Nafarroa). Abeltzaintzarako eta etxerako (edateko izan ezik) eman zitzaion Antonia Zabaleta Cestauri. Arrazoia da kontzesiorako epea amaitu dela.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko abuztuaren 1ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Iragarkiaren kodea: E2311343