3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/04607 PB/oc. Jendaurreko informazioa. Urdazubin eta Baztanen obrak egiteko baimen-eskaera
Gaia: obretarako baimena eskatzea.
Eskatzailea: Gestión Ambiental de Navarra SA.
Ibaiaren edo errekaren izena: Orabidea.
Udal mugartea eta probintzia: Urdazubi eta Baztan (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoak baimena eskatu du honako proiektu honetan jasotako obrak egiteko: "Burdinolako presa eta Ugaranako presa txikia iragazkortzea, Orabidea errekan, Urdazubiko eta Baztango udalerrietan (Nafarroa)". Lan horien xedea da Urdazuri ibaiaren goi-arroko Orabidea errekaren jarraitutasuna hobetzea, zeharkako bi oztopo (Burdinolako presa eta Orabideko presa txikia) ezabatu eta zati batean kenduta, ez baitute indarrean inolako erabilerarik ez eta aprobetxamendurik ere. Ezabatu beharreko oztopoak koordenatu hauetan daude:
–Burdinola UTM-X 621257 UTM-Y 4790838.
–Ugarana UTM-X 620047 UTM-Y 4789497.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Urdazubiko eta Baztango udaletxeetan edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko uztailaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua, Pedro Bolinaga Villanueva (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Iragarkiaren kodea: E2311232