2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Hiri-jarduketarako plan berezia Dantxarineko UE-4 unitatean, (1. poligonoko 68. lurzatian). Behin betiko onespena
Udalak, 2023ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Dantxarineko UE-4 unitatean, (1. poligonoko 68. lurzatian), "Bostargi SL"k sustatua.
Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko azaroaren 25ean.
Argitara ematen da hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Legegintzako Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Urdazubin, 2023ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2311605