171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Ribaforadako Udalak, 2023ko abuztuaren 10ean egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"Lehena.–Erabakitzea Tirso Calvo Zardoya alkate udalburuak Udalbatzako burutzari dagozkion eginkizunak gauzatu behar dituela, dedikazio partzialeko araubidean, lanaldi osoaren %90aren pareko lanaldiarekin.

Bigarrena.–Tirso Calvo Zardoya alkateak kargua dedikazio partzialeko araubidean (lanaldiaren %90) beteko duenez, alkatearendako honako ordainsari hauek ezarriko dira, ondorioak 2023ko ekainaren 17tik aurrera izanik: hogeita hamabost mila (35.000) euroko urteko zenbateko gordina, hamalau pagatan banatuta; horietatik hamabi dira urteko hilabeteei dagozkienak eta beste biak, aldiz, ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaio eta Udalbatzak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak.

Era berean, zenbateko gordin horrek izanen ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion atxikipenak, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzako kuota ere.

Urtero udaleko langileek duten igoera bera aplikatuko zaio.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek ez dituzte inolaz ere gaindituko Ribaforadako Udalaren aurrekontu orokorrean urtero finkatzen diren mugak. Ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Udalaren Kontu-hartzailetzara, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian, behar diren ondorioak izan ditzan".

Ribaforadan, 2023ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2311834