2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, xehetasun-azterketa honetan: xehetasun-azterketa, Iruñeko katastroko 7. poligonoko 1378. lurzatian (U.I. X-Landaben unitateko Z-1). Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko abuztuaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 04-AGO-23 (8/UV).
«Ikusirik xehetasun-azterketa aldatzeko agiria (xehetasun-azterketa, Iruñeko katastroko 7. poligonoko 1378. lurzatian), Iñigo Ondarra Uriartek aurkeztua, Iñadela SL ordezkatuz, 2023ko uztailaren 20an, eta jarraikiz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren txostenari (2023ko uztailaren 21ekoa), eta Hirigintzako kudeatzailearen albokoaren txostenari (2023ko uztailaren 24koa),
ERABAKITZEN DA:
1. Onestea aldaketa egitea xehetasun-azterketa honetan: xehetasun-azterketa, Iruñeko katastroko 7. poligonoko 1378. lurzatian. Iñadela SLk sustatu du, eta xede du lerrokadurak aldatzea eraikuntza batean, bigarren solairuan, hain zuzen ere ezarrita daudenak 2020ko uztailaren 2an behin betiko onetsitako xehetasun-azterketan (2020ko abuztuaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
3. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari eta Iñigo Ondarra Uriarteri, IÑADELA SLren ordezkari den aldetik».
Iruñean, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2311621