2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Osoko Bilkuraren eskumenak alkateari eskuordetzea
Obanosko Udalak, 2023ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehena.–Obanoseko Udaleko alkatearen esku uztea, 2023ko abuztuaren 10etik aurrerako ondorioekin, 22.1.ñ) eta q) artikuluek Osoko Bilkurari esleitzen dizkioten eskumenak, udal-hilerria egokitzeko obren lizitazio-espedientea osorik kudeatzeko eskumena izan dezan, barne hartuta martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legeak aipatzen duen egikaritze-proiektua onartzea, kontratazioa arautzeko pleguak onestea eta, ondoren, kontratua esleitzea (kontratazio-mahaiak proposatu ondoren, obren harrera-akta izenpetzearen ondorioetarako datarekin).
Bigarrena.–Obanosko Udaleko alkatearen esku uztea, 2023ko abuztuaren 10etik aurrerako ondorioekin, 22.1.m) artikuluak Osoko Bilkurari esleitzen dizkion eskumenak, udal-hilerriko eraikin osagarria urbanizatzeko eta eraberritzeko kontratazio-espedienteak eskatzen dituen kreditu-eragiketak hitzartzeko eskumena izan dezan, obren exekuzioak eskatzen duen azken ordainketa egiteko ondorioetarako.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 9. artikuluan adierazitakoa bete dadin.
Obanosen, 2023ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2311844