2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Epatzea gora jotzeko 23-1127 errekurtsoan
Gora jotzeko 23-1127 errekurtsoa aurkeztu du Rubén Gómez Britok, Noain Elortzibarko Udalaren eta Noain Elortzibarko "Julian Gayarre" Musika Eskolako Patronatuaren plantilla organikoan egin aldaketaren behin betiko onespenaren aurka, zeina argitaratu baitzen 2023ko maiatzaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Interesdunak epatzen dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Noain Elortzibarren, 2023ko abuztuaren 10ean.–Jarduneko alkate udalburua, Francisco Javier Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L2311846