2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Xehetasun-azterketa, Orizko 4. poligonoko 234. eta 299. lurzatietan. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Orizko 4. poligonoko 234. eta 299. lurzatietan. Azterketa Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak sustatu du, J.M. Gutiérrez Cuesta eta C. Astráin Ulibarrenak idatzitako dokumentuan oinarrituta.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2311740