171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia Zabalegiko UE-2.5 unitatean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Zabalegiko UE-2.5 unitatean; plana María Ángeles eta Carmen Peralta Urquiagak sustatu dute.

Bigarrena. Dokumentuaren ale bat bidaltzea lurralde-antolamendu eta hirigintza arloko eskumenak dituen Departamentura, gehienez ere hamar eguneko epean.

Hirugarrena. Hiri-jarduketarako plan bereziaren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean sar dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bateginaren 79. artikuluak ezarritakoaren arabera, zeina onetsi egin baitzen uztailaren 2ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udalaren egoitza elektronikoan.

Noain Elortzibarren, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311738