171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 29ko 126/2023 Ebazpenaren bidez, baimena eman zaio Martzillako Udalari enkante publikoan jartzeko, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu honen adjudikazioa:

–Populus x euramericana espezieko lote bakarra, katastroko 4. poligonoko 719. lurzatian (zati bat). Lurzati hori 1a unada deritzona da, eta Martzillako herri-lurretan dago, "Sotorramal" alderdian. Gutxi gorabehera 9,11 hektarea dauzka, eta haren zur bolumena 1877,44 m³-koa da.

  • Hasierako prezioa: 75097,6 euro (BEZa kanpo). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
  • Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
  • Baldintza agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
  • Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.

Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, Martzillako Udalaren bulegoetan (La Cava 1) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietako batean. Proposamenak 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak baino lehenago.

Martzillako Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamenak zer toki, egun eta ordutan irekiko diren.

Martzillan, 2023ko abuztuaren 14an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2311852