171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia Iratxetako 1. poligonoko 553b, 158a eta 414. lurzatietan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2023ko uztailaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen, xedapen zatian honako hau ezartzen duena:

Lehena.–Baztertzea María Carmen unanue Ugalde eta maría Jesús Guillén Goñik egindako alegazioak, espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoan adierazitakoaren arabera. Txostenak erabaki honen motibazio gisa erabili dira.

Bigarrena.–Behin betiko onestea izenburu hau duen dokumentua: "Berriz mugatzea UE-1, UE-2 eta UE-10 unitateak eta Iratxeta-Leozko UE-1 unitatearen antolamendu xehatua, hiri-jarduketarako plan berezia - HJPB, Iratxeta-Leozko (Nafarroa) 1. poligonoko 553B -158A-414 lurzatiak", ekimen partikularrekoa, Rosa Martos Garcíak eskatuta.

Hirugarrena.–Agintzea behin betiko onespena argitara dadila Udalaren gardentasun atarian.

Laugarrena.–Espediente osoa lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari bidaltzea, egindako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72.4 artikulua), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera.

Bosgarrena.–Aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, indarrean sar dadin.

Seigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, egoki jotzen dituzten errekurtsoak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), 2023ko uztailaren 27an.–Alkateordea, Celia Raquel Recalde Murillo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311578