171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aldaketa, bide publikoko eta herri-lurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Igantziko Udaleko osoko bilkurak, 2023ko uztailaren 14an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du bide publikoko eta herri-lurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2023ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2311873