171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, dirulaguntzak emateko parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2023an egin ditzaten prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak (%0,2ko ekarpena). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 712684.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/712684).

Parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko sistema ezarri da, prebentzio, sustapen eta lankidetza proiektuak egin ditzaten arlo sozialean, betiere herritarren beharretara egokituta.

Proiektuak egiteko dirulaguntzak eska ditzakete irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek, baldin gizarte intereseko proiektuak egiten badituzte.

Hilabeteko epea dago eskabideak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2023ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2311874