1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
108/2023 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, María Rosario Sala Balda andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Rosario Sala Balda andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko irailaren 1ean izanen ditu ondorioak, eta burutzan emanen duen azken eguna 2023ko abuztuaren 31 izanen da.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 3an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2311506