2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Jarduneko buruak, 2023ko abuztuaren 23an, 5. Ebazpena onetsi du, zeinaren bidez lan-kontratudun finko izendatzen baita pertsona bat, Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen zerbitzukoa, kiroleko koordinatzaile izateko (B maila). Hona hemen:
Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateko buruaren ebazpen baten bidez (argitaratu zen 2023ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean), onetsi zen deialdi bat, aipatutako lanpostu hutsa betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez, dagokiona aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).
Urtarrilaren 17ko 1/2023 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zer izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena eta zeinek betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Jarraian aipatzen den pertsona izendatzea Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko lan-kontratudun finko, eta adierazitako lanpostu hutsa adjudikatzea, horrenbestez:
Kodea: 1. Lanpostuaren izena: kiroleko koordinatzailea. Lanaldia: osoa. Maila: B. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Izangaia: Jesús Manuel García Sierra.
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko abuztuaren 18an jabetu behar du lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).
Egun horretan, eta salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko lan-kontratudun finko izateko.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunari jakinaraztea, aditzera emanik honen aurka hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Ablitasen, 2023ko abuztuaren 2an.–Jarduneko burua, Francisco Fermín Ciriza Castro.
Iragarkiaren kodea: L2311606