171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, administrari-ofizialaren zortzi lanpostu (C maila/taldea) barne-igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko. Izendapenak

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, administrari-ofizialaren zortzi lanpostu (C maila/taldea) barne-igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko. Deialdia 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, eta deialdi horretako 1.5, 7. eta 8. oinarrietan xedatutakoa betez, eta epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Tuterako Udaleko Alkatetzaren maiatzaren 15eko 1105/2023 Ebazpenaren bidez, C mailara igotzen dira Raquel Jiménez Ayllón, Laura Jiménez Sánchez, Silvia Larraga Bailo eta Ana Rosa Valero Gómez administrari-ofizialaren lanpostuetan (C mailarekin parekatuak). Lanpostu horiek haien jabetzakoak dira eta plantilla organikoan identifikatuta daude 0513D01004, 0512D01002, 0510D01008 eta 0510D01006 kodeekin, hurrenez hurren). Kode horiek C mailara aldatuko dira onesten den hurrengo plantilla organikoan.

Tuteran, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2311620