171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Orkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2023ko abuztuaren 9an:

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 24ko 2022-0847 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 5ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian aipatzen diren pertsonak izendatzea Orkoiengo Udalaren zerbitzuko funtzionario, eta adjudikatzea adierazitako lanpostu hutsak, plantilla organikokoak:

–Plaza: 4. Arkitekto teknikoa: Beatriz Gastesi Irañeta.

–Plaza: 29. Etxeko laguntza: Rosario Escolar Echeverría.

2. Jarraian aipatzen diren pertsonak kontratatzea Orkoiengo Udalaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, eta adjudikatzea adierazitako lanpostu hutsak, plantilla organikokoak:

–Plaza: 33. Saxofoi irakaslea Eneko Daniel Anaut Plaza.

–Plaza: 34. Biolin irakaslea: Asier Azparren Vicente.

–Plaza: 39. Tronpeta irakaslea: Ion Celestino Manterola.

3. Izendatutako izangaiek 2023ko irailaren 1ean jabetu behar dute lanpostuaz, jarraikiz deialdiaren 11.4 oinarriari eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko–).

Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, galduko dituzte Orkoiengo Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak.

4. Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Orkoienen, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2311686