171. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Epatzea, 23-01298 gora jotzeko errekurtsoan, zerbitzu anitzetako enplegatua aldi baterako kontratatzeari dagokionez

Honen bidez, jakinarazten da 23-01298 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Eskirotz kaletik–, 31007 Iruña), Alkatetzaren apirilaren 18ko 20230198 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, ezarritakoa kalifikazio-epaimahaiak hartutako erabaki baten aurka; haren bidez, alegazioak ebatzi ziren lorategietan aritzeko C mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako izangaien zerrenda bat eratzeko hautaketa prozesuan, aldi baterako kontrataziorako.

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Berriozarren, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2311338