1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
63/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 16koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Amparo López Antelo andrea, Barneko zuzendari nagusia.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hamaseian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Amparo López Antelo andrea, Barneko zuzendari nagusia, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko abuztuaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2311881