17. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Biztanleen erroldan ofiziozko bajak emateko jakinarazpena

Baztango Udaleko biztanleen erroldan ofiziozko bajaren espedientea ezin izan denez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da:

1.–Honako hauei ofiziozko baja-espedientea irekitzea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat:

ESPEDIENTE ZENBAKIA

ABIZENAK-IZENA

24/2022

Georgiev, Lyubomir Raychev.

25/2022

Lopes Jacinto, María Manuela.

26/2022

Manzato, Chiara Sabrina.

27/2022

Neves, Carlos Alfredo.

28/2022

Vader, Marinus.

Bigarrena.–Espedientea ireki dela jakinaraztea eta 15 eguneko epea ematea, alegazioak aurkezteko.

Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a). Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organoan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b). Administrazioarekiko helegitea, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian edo Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c). Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2300617