17. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2023

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2023ko otsailaren 25ean bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2023. urteari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2023ko urtarrilaren 20ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2023ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2300529