169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, gizarte hezitzailearen lanpostuak betetzeko lekualdatze lehiaketaren behin betiko puntuazioen kontrakoa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzailearen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, Ana Beatriz Vizcay Sesma andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du lekualdatze lehiaketako behin betiko puntuazioen aurka. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2311821