2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUGARRAMURDI
Zugarramurdiko 2. poligonoko 184. eta 185. lurzatien borondatezko birzatiketa. Hasierako onespena
Zugarramurdiko Udalak, 2023ko uztailaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zugarramurdiko 2. poligonoko 184. eta 185. lurzatien borondatezko birzatiketa, Jaione Irigoyen Iparraguirre andereak eta Ioseba Irazoqui Dendarieta eta Jose Joaquin Azcona Echenique jaunek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan 74. artikuluari buruz xedatua aplikatu beharrez.
Zugarramurdin, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Argitxu Aguerre Olaizola.
Iragarkiaren kodea: L2311648