169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Zugarramurdiko 2. poligonoko 184. eta 185. lurzatiak urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2023ko uztailaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zugarramurdiko 2. poligonoko 184. eta 185. lurzatiak urbanizatzeko proiektua, Jaione Irigoyen Iparraguirre andereak eta Ioseba Irazoqui Dendarieta eta Jose Joaquin Azcona Echenique jaunek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 LFDaren 134. artikuluan, 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Zugarramurdin, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Argitxu Aguerre Olaizola.

Iragarkiaren kodea: L2311629