2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Xehetasun-azterketa, Eraulgo 17. poligonoko 95. lurzatiko UE-ERA-15 unitatean. Hasierako onespena
Aditzera ematen da, Alkatetzaren 2023ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa, Eraulgo 17. poligonoko 95. lurzatiko UE-ERA-15 unitatean. Hori guztia, bete dadin ezarritakoa Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Aritzalan (Deierri), 2023ko ekainaren 14an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2311581