169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1345. lurzatian. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2023ko abuztuaren 12an, hasiera batez onesteko 5. poligonoko 1345. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Pablo Antoñana Angulo 11ko jabekideen elkarteak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2311618