169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Urrotz-Hiriko Udalak, 2023ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Urrotz-Hiriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, bai eta udal web-orrian ere (http://www.izaga.es), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urrotz-Hirian, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Miguel Ángel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2311587