169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2023ko abuztuaren 1ean, Miguel Ángel Iribarren Lacunza alkate udalburuak jarraian osorik ematen den ebazpena eman zuen.

Bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateorde Javier Zornoza Napalen esku uztea Alkatetza honi dagozkion eskumenak 2023ko abuztuaren 1etik abuztuaren 9ra arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrotz-Hirian, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2311398