169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 30. eta 31. lurzatietan. Hasierako onespena

2023ko abuztuaren 4an, alkate udalburuak xehetasun-azterketa bat onetsi zuen hasiera batez. Hori Lara López Palacios eta Iñaki López de Davalillo Larak sustatu zuten, San Adriango 2. poliognoko 30. eta 31. lurzatietan (Nafarroa etorbidea 5 eta 3) indarrean dauden hirigintza-determinazioak aldatzeko eta bi lurzatiek osatzen duten taldearen lerrokatze eta altuerak zehazteko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurrean egon bitartean, udaleko bulegoetan edonork aztertzen ahalko du xehetasun-azterketa, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

San Adrianen, 2023ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2311551