169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 2061/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, alde batetik, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laneko medikuntzako mediku espezialisten lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, eta bestetik, deialdiko lanpostuak bete gabe utzi ziren.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 6an emandako 852/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laneko medikuntzako mediku espezialisten lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Susana Álvarez Erviti andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2311612