2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jendaurrean jartzea Iruñeko Arrotxapeko (Iwer-Matesa) plan partzialeko U.O.1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren eraispenen separataren eta 2. eta 3. faseen separataren eguneratzea
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko abuztuaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 04-AGO-23 (7/UV).
«Ikusita 2. eta 3. faseen separataren eguneratzea eta AH Asociados sozietateak idatzitako eta Ane Miren Zabala Madinagoitiak, Obras Especiales Edificación e Infraestructuras SAU sozietatearen ordezkari gisa, 2023ko uztailaren 28an izapidetzeko aurkeztutako urbanizazio-proiektuaren eraispenen separataren eguneratzea; IKUSITA Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazio Arloko Zerbitzuen txostenak, eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitekto teknikoak 2023ko uztailaren 31n egindako txosten teknikoarekin, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea "Iruñeko Arrotxapeko (Iwer-Matesa) plan partzialeko U.O.1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren eraispenen separataren eta 2. eta 3. faseen separataren eguneratzea", Obras Especiales Edificación e Infraestructuras SAU sozietateak izapidetzeko aurkeztua.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta tokiko prentsan.
3. Erabaki hau jakinaraztea honako hauei: Ane Miren Zabala Madinagoitia, Obras Especiales Edificación e Infraestructuras SAU sozietatearen ordezkari den aldetik; Iruñerriko Mankomunitatea; Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra; Iberdrola; Gas; Vodafone eta Telefónica.»
Iruñean, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2311626