169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABAZKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-ondasunen aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Nabazko Kontzejuak, 2023ko abuztuaren 8an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Hasieraz batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nabatzen (Txulapain), 2023ko abuztuaren 9an.–Burua, Juan Miguel Ollo Idoate.

Iragarkiaren kodea: L2311690