169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 2023ko abuztuaren 8ko 352. ebazpenaren bidez, alkatearen eginkizunak eskuordetu zaizkio lehen alkateorde Argiñe Ordoki Urkixo andreari, 2023ko abuztuaren 16tik 24ra bitartean, egun horietan kanpoan egoteagatik.

Eskuordetze hori indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Lesakan, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2311642