1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko iragarkiarena.
Akats bat atzeman denez Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko iragarkian, 2023ko 165. Nafarroako Aldizkarian, abuztuaren 10ekoan, argitaratutakoan, ondotik ematen da behar den zuzenketa:
Honako hau dioen tokian:
"... Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpena, ... "
Honako hau behar du:
"... Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpena, ... "
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, zuzenketa hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, behea, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F2311819